Jariatze-ur
Itxura
(«Azaleko isurketa (hidrologia)» orritik birbideratua)
Jariatze-ura[1] lur gainean dabilen ura da, batez ere euria egin ondoren infiltratzen ez denean. Ur hori gainazaletik isurtzen da, ibilguetara iritsi eta itsasoratu.
Eremu naturaletan eta hiriguneetan oso ezberdinak dira jariatze-urak. Eremu naturaletan, euriaren zati txiki bat jariatzen da, gehiena landaretzak atxikitzen duelako edo infiltratu egiten delako. Hiriguneetan, bestalde, gainazal iragazgaitz handia dutenez, euriaren zati handi bat jariatzen da. Lurraren irazgaizte mailak, beraz, eragina du uraldietan. Bestalde, hiriguneetan metatzen diren kutsagai kopuruaren ondorioz, jariatzea sortzen den eremuaren izaerak inpaktua du uraren kalitatean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jariatze-urak: normalizazio txostena Euskalterm webgunean (noiz kontsultatua: 2024-10-10)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |